The Pelican Brief (euskaraz: «Pelikano Txostena») 1993ko Alan J. Pakula estatubatuar zinema zuzendariaren thriller filma bat da. John Grisham idazlearen The Pelican Brief eleberrian oinarritua dago. Julia Roberts, Denzel Washington, Sam Shepard, Hume Cronyn, Stanley Tucci, John Heard, John Lithgow, Tony Goldwyn, James Sikking, William Atherton eta Robert Culp aktoreek antzeztu zuten.