The Sound of Music 1965ko Robert Wise zinema zuzendariaren musikal filma da. Broadwayeko izen bereko musikalean oinarritzen da. Filmaren abestiak Richard Rodgers eta Oscar Hammerstein II egin zituzten. Film musikal ospetsuenetakoa da mundu guztian.
Bost Oscar Sariak irabazi zituen, tartean film hoberenarena eta zuzendari hoberenarena (Robert Wisentzat).
Hizkuntza askotara bikoiztu egin da; gaztelaniaz Sonrisas y Lágrimas eta frantsesez La Mélodie du bonheur. Baina tamalez, euskarara ez dute itzuli.