The Terminator (euskaraz Terminator) 1984ko James Cameron estatubatuar zinema zuzendariaren zientzia-fikziozko filma da, Harlan Ellison idazlearen Soldier eleberrian oinarritua. Lau jarraipen izan zituen: Terminator 2: Judgment Day (1991), Terminator 3: Rise of the Machines (2003), Terminator Salvation (2009) eta Terminator Genisys (Terminator Genesia, 2015), bai eta telesail bat ere: Terminator: The Sarah Connor Chronicles (2008–2009). Filma estreinatu eta berehala, AEBetan nahiz nazioartean, arraskasta itzela izan zuen.