Thomas Andrews Hendricks (Fultonham, Ohio, 1819ko irailaren 7a - Indianapolis, Indiana, 1885eko azaroaren 25a) estatubatuar politikaria izan zen. AEBetako 21. presidenteordea izan zen 1885eko martxoaren 4tik hil zen arte.
Urtebeterekin Ohiotik Indianara joan zen familiarekin eta zuzenbidea ikasi ondoren abokatu gisa lan egin zuen Indianapolisen.
Ameriketako Estatu Batuetako Alderdi Demokratako kide izan zen eta hainbat hautetsi eta instituzioetako kargu izan zituen. Estatu Batuetako Kongresuko kide (1851-1855) eta Senatuko kide (1863-1869), eta Indiana estatuko gobernadore (1873-1877) izan zen. Presidenteorde izateko hautagaia izan zen 1876ko hauteskundeetan, non demokratek boto popularra irabazi zuten, baina galdu egin zuten Hauteskunde Kolegion.
1884ko hauteskundeetan presidenteorde izateko hautagai izan zen berriro Grover Cleveland presidentegaiarekin batera. Agintaldia laburra izan zen, 1885eko martxotik 1885eko azaroan hil zen arte.
![]() |
Ameriketako Estatu Batuetako presidenteordeak | ![]() |
---|---|---|
![]() Egungoa: J.D. Vance |