Our website is made possible by displaying online advertisements to our visitors.
Please consider supporting us by disabling your ad blocker.

Responsive image


Thomsonen eredu atomikoa

Thomsonen eredu atomikoaren diagrama

Thomsonen eredu atomikoa (maiz, pudinaren edo mahaspasa-pastelaren modeloa deitua) J. J. Thomsonek 1904an proposatutako eredu atomikoa da[1][2], 1897an elektroia aurkitu eta gero[3], protoia eta neutroia aurkitu baino urte batzuk lehenago. Modeloan, atomoa atomo positibo batean karga negatiboko elektroiez osatuta dago, bertan txertatuta, pudin (edo budin) batean mahaspasak bezala. Konparazio hori dela eta, ideiari mahaspasa-budinaren eredua deitu zitzaion[4]. Elektroiak atomoaren barruan uniformeki banatzen zirela zioen, karga positiboko hodei batean esekita. Atomoa karga positiboko esfera bat zen, eta elektroiak zituen, granulu txikiak bailiran banatuta.

  1. Plazaola, F.. (2001). «Atomoaren eta egitura atomikoaren ekarpenak XX. mendean» EKAIA EHUko Zientzia eta Teknologia aldizkaria (14)  doi:10.1387/ekaia.2523. ISSN 2444-3255. (Noiz kontsultatua: 2023-04-16).
  2. (Ingelesez) «What Is The Plum Pudding Atomic Model? - Universe Today» Universe Today 2016-01-19 (Noiz kontsultatua: 2018-05-31).
  3. «Stoney Uses the Term Electron» web.archive.org 2005-08-08 (Noiz kontsultatua: 2023-04-16).
  4. Burns, Ralph A.. (2005). Fundamentos de química 2 (4a. ed.).. Pearson Educación ISBN 978-607-32-0360-9. PMC 989815973. (Noiz kontsultatua: 2023-04-16).

Previous Page Next Page