Tolosako Abesbatza Lehiaketa | |
---|---|
Jatorria | |
Ezaugarriak | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Gipuzkoa |
Udalerria | Tolosa |
Emanaldia | |
Hasiera-data | 1969 |
cittolosa.com… | |
Tolosako Abesbatza Lehiaketa Gipuzkoako Tolosa udalerrian urtero eta Santu Guztien Egunez ospatzen den nazioarteko abesbatza lehiaketa bat da. 1969. urteaz geroztik ospatzen da. Leidor antzokian ospatzen da.[1][2][3]
Antolatzaileen arabera munduko abesbatza onenak biltzea da, euren arteko estilo, interpretazio, abesbatza literatura eta herrialde bakoitzeko abesbatza usadioa ezberdinak ezagutu eta elkartrukatzeko asmoz, bai eta Euskal Herriko musika herrikoia eta kultura ezagutaraztea ere.
Urteen poderioz, nazioarteko abesbatza lehiaketa hau munduko garrantzitsuenetakoa bilakatzea lortu du. Tolosako Abesbatza Lehiaketako Sari Nagusiaren irabazleak Europako Abesbatza Sari Nagusian lehiatzeko eskubidea bereganatzen du, azken hau Arezzo (Italia), Debrecen (Hungaria), Maribor (Eslovenia), Tours (Frantzia), Varna (Bulgaria) eta Tolosako (Euskal Herria) Nazioarteko Abesbatza Lehiaketek batera antolatzen dute.
Lehiaketaren barnean kategoria ezberdinak daude: ganbera abesbatzak, haur abesbatzak, abeslari taldeak, eta polifonia eta folklore modalitateak ere bai. (2012. urteaz geroztik Abeslari Taldeen eta Haur Abesbatzen kategoriak bi urteka elkatrukatzen dira).