Tosca (opera) | |
---|---|
Jatorria | |
Sorrera-urtea | 1898 |
Argitaratze-data | 1900 |
Estreinaldi-data | 1900eko urtarrilaren 14a |
Izenburua | Tosca |
Jatorrizko herrialdea | Italia |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | opera |
Hizkuntza | italiera |
Iraupena | 2 ordu |
Zatiak | 3 ekitaldi |
Egile-eskubideak | jabetza publiko |
Deskribapena | |
Oinarritua | La Tosca (en) |
Libretista | Luigi Illica eta Giuseppe Giacosa |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Giacomo Puccini |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Erroma |
ikusi
| |
|
Tosca[1] hiru ekitaldiko opera da, Giacomo Pucciniren musikarekin eta Luigi Illica eta Giuseppe Giacosaren italierazko libretoarekin. Lanaren testua Victorien Sardouk idatzitako drama bizi batean oinarrituta dago, La Tosca'', 1887an Parisen aurkeztua, non Sarah Bernhardt aktore handiak lan egin zuen. Opera lehen aldiz Erroman taularatu zen, Teatro dell'Opera di Roman.
Tosca Italiako errepertorio veristako operarik adierazgarrienetako bat da, bere intentsitate dramatikoagatik eta errepertorioko ariarik ederrenetako batzuk izateagatik. Argumentuak maitasuna, intriga, indarkeria, pasioa eta heriotza uztartzen ditu. Madama Butterfly eta La bohèmerekin batera, Puccini-ren opera hirukote ezagunena osatzen du.