Our website is made possible by displaying online advertisements to our visitors.
Please consider supporting us by disabling your ad blocker.

Responsive image


Trebizondako Inperioa

Trebizondako Inperioa
Αὐτοκρατορία Τραπεζούντος
1204 – 1461
Autokrazia
Trebizondako Inperioa (marroiz) eta inguruko estatuak 1300. urtean
Geografia
HiriburuaTrebizonda
Kultura
Hizkuntza(k)Pontoko greziera
ErlijioaEliza Ortodoxoa
Historia
Aurrekoa
Bizantziar Inperioa
Ondorengoa
Otomandar Inperioa

Trebizondako Inperioa[1] (grezieraz: Αὐτοκρατορία Τραπεζούντος) Erdi Aroko estatu kristau bat izan zen; kulturaz, grekoa zen: hizkuntza ofiziala Pontoko greziera zen. 1204. urtean sortu zen, Bizantziar Inperioa desegin zenean, Konstantinopla Laugarren Gurutzadan hartu baino lehentxeago.

Itsaso Beltzaren hego-ekialdeko kostaldean zegoen; hiriburua Trebizonda hiria zen. Estatu beregaina izan zen, 1461ean Otomandar Inperioak eskuratu zuen arte.

Trebizondako erregeek "Komneno Handia" (Megas Komnenos) eta enperadore tituluak zituzten. Izan ere, estatuari "Komneno Inperioa" ere esaten zitzaion, enperadoreak Alexio I.a Komnenoren ondorengoak zirelako.

  1. Euskaltzaindiaren 147. araua: Antzinateko hirien euskal izenak, euskaltzaindia.net

Previous Page Next Page