Our website is made possible by displaying online advertisements to our visitors.
Please consider supporting us by disabling your ad blocker.

Responsive image


Tropiko

Tropikoa bi lerro urdin ilunen arteko eremua da, ekuatorearen bi aldetan

Tropikoa (latinetik, tropĭcus, eta hau greziarretik, τροπικός, bira egiten duela) udako eta neguko solstizioan eguzkiak lurrarekiko elkarzut jotzen duen latitudea da.

Bi dira:

Bi tropikoen artean dagoen gunea eskualde beroa da, aldaketa handirik gabe urtaroen artean.

Lurreko ekuatoreko latitude horiek (tropikoetakoak) bat datoz Eguzkiaren ekliptikak zeru esferako ekuatorearekin duen okerdura iparraldekoenarekin eta hegoaldekoenarekin. Udako solstizioan (Ipar hemisferioan), ekaineko 21aren inguruan, Eguzkiak okerdura handiena du iparralderantz eta zuzenean Cancer tropikoaren gainean jotzen du. Garai horretan, Eguzkia Gemini konstelazioan dago gaur egun, baina K.a. II. mendean, konstelazioei izena eman zitzaienean, Cancer konstelazioan zegoen, eta horregatik esan zioten Cancer tropikoa. Era berean, neguko solstizioan (Hego hemisferioan), abenduaren 21 inguruan, Eguzkiak zuzenean jotzen du Kaprikornioko tropikoan. Eguzkia garai horretan Sagitario konstelazioaren mugan dago gaur egun, eta ekliptikaren okerdurarik hegoaldekoena du. Orain bi mila urte inguru, ordea, Capricornus konstelazioan azaltzen zen Eguzkia neguko solstizioan, eta horregatik esan zioten Kaprikornioko tropikoa. Lurraren errotazio ardatzak dituen aldaketak kontuan hartuta, Eguzkia Cancer eta Capricornus konstelazioan gutxi gorabehera 24.000 urte barru izango da.


Previous Page Next Page






Trope AF Tropen ALS Wearm geard ANG منطقة استوائية Arabic منطقه استوائيه ARZ Zona intertropical AST Tropiklər AZ Тропікі BE Тропікі BE-X-OLD Тропици Bulgarian

Responsive image

Responsive image