True Lies (euskaraz Benetako Gezurrak) 1994ko James Cameron estatubatuar zinema zuzendariak zuzendu, Stephanie Austin ekoizlearekin batera ekoiztu eta Randall Frakes gidoigilearekin batera idatzitako akziozko espioi komedia film bat da. 1991ko Claude Zidi, Simon Michaël eta Didier Kaminka frantziar gidoigileen La Totale! filmean oinarritua dago. Arnold Schwarzenegger, Jamie Lee Curtis, Tom Arnold, Art Malik, Tia Carrere, Bill Paxton, Eliza Dushku, Grant Heslov eta Charlton Heston aktoreek antzeztu zuten.