Truman Capote | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Truman Streckfus Persons |
Jaiotza | New Orleans, 1924ko irailaren 30a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Lehen hizkuntza | ingelesa |
Heriotza | Los Angeles, 1984ko abuztuaren 25a (59 urte) |
Hobiratze lekua | Westwood Village Memorial Park Cemetery (en) |
Heriotza modua | berezko heriotza: gibeleko gutxiegitasuna |
Familia | |
Ezkontidea(k) | ezkongabea |
Hezkuntza | |
Heziketa | Greenwich High School (en) Dwight School (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | gidoilaria, eleberrigilea, idazlea, antzerkigilea, autobiografialaria, aktorea eta kazetaria |
Lan nabarmenak | |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Ameriketako Estatu Batuetako Arte eta Letren Akademia Bavariako Arte Ederren Akademka |
Genero artistikoa | Southern Gothic (en) |
| |
Truman Capote (New Orleans, Louisiana, AEB, 1924ko irailaren 30a – Los Angeles, Kalifornia, AEB, 1984ko abuztuaren 25a) ingelesezko idazle bat izan zen. Capoteren lana klasikotzat jo da, eta eleberriak, istorio laburrak eta antzezlanak sortu zituen. Haren lanik ezagunenak dira Breakfast at Tiffany's eleberria (1958; euskaraz Gosaria Tiffany's-en, Elkar, 1989) eta In Cold Blood, Capotek berak ez fikziozko eleberria deiturikoa (1965; Odol hotzean, Igela, 1993). Idazlearen lanetako asko eta hark berariaz moldatutako gidoiak ere zinema eta telebistara egokituak izan dira.