Our website is made possible by displaying online advertisements to our visitors.
Please consider supporting us by disabling your ad blocker.

Responsive image


Turkesa

Infotaula de mineralTurkesa
Ezaugarri orokorrak
KategoriaMinerala
FormulaCuAl6(PO4)4(OH)8·4H2O
Dana sailkapena42.9.3.1
Nickel-Strunz sailkapena8.DD.15
Sistema kristalinoTriklinikoa
Talde espazialtriclinic-pedial (en) Itzuli
EponimoaTurkia
Identifikazioa
KoloreaUrdina, urdin berdexka, berdea
HabitoaMasiboa, nodularra
EsfoliazioaOna edo perfektua
DistiraEzkoaren antzekoa edo azpibeirakara
DisolbagarritasunaDisolbagarria HCl-tan

Turkesa aluminiodun eta kobredun mineral fosfato opaku berde-urdina da, kolore bati izena emate diona. Turkesaren formula kimikoa CuAl6(PO4)4(OH)8·4H2O da. Sistema triklinikoan kristaltzen da; gogortasuna, 6koa du Mohs eskalan, eta aski hauskorra da.

Harribitxi gisa oso erabilia izan den substantzia arraroa da. Oso balioetsia izan da milaka urtez, baina egun, beste bitxi opaku batzuek bezala, balioa galdu du imitazioen eta bitxi sintetikoen sarreraren ondorioz. Turkesa kolorekoa preziatuena da, nahiz berde-urdina edo berde-horia ere izan daitekeen.

K.a. 4000-3000 urteen bitartean jadanik Sinai penintsulako hobiak ustiatzen ziren. Turkia, Iran eta India izan dira Europaren hornitzaileak historian zehar; Ipar Afrika eta Siberia ere turkesa ekoizleak dira. Bestalde, Ipar Amerikako indiarrek mendez mende ustiatu zituzten egungo Estatu Batuetako hego-mendebaldeko meategiak.


Previous Page Next Page