Txerokiera | |
---|---|
ᏣᎳᎩ ᎧᏬᏂᎯᏍᏗ — ᏣᎳᎩ | |
![]() | |
Datu orokorrak | |
Lurralde eremua | ![]() |
Hiztunak | 10.400[1] |
Eskualdea | Ekialdeko Oklahoma, Ipar Carolina eta Arkansas |
Hizkuntza sailkapena | |
giza hizkuntza hizkuntza autoktono Ameriketako jatorrizko hizkuntzak indigenous language of North America (en) ![]() Iroquoian (en) ![]() | |
Informazio filologikoa | |
Hizkuntza-tipologia | SOV hizkuntza eta hizkuntza polisintetikoa |
Alfabetoa | Cherokee syllabary (en) ![]() |
Hizkuntza kodeak | |
ISO 639-2 | chr |
ISO 639-3 | chr |
Ethnologue | chr |
Glottolog | cher1273 |
Wikipedia | chr |
UNESCO | 903 |
IETF | chr |
Endangered Languages Project | 1684 |
Txerokiera (ᏣᎳᎩ ᎦᏬᏂᎯᏍᏗ Tsalagi Gawonihisdi, [dʒalaˈɡî ɡawónihisˈdî] ahoskatua) txerokiek hitz egiten duten irokes hizkuntza da[1]. Hizkuntza polisintetikoa[2] eta tonala da, idazteko bere silabario berezia duena.
Gaur egun Estatu Batuetako amerindiar hizkuntzarik osasuntsuenetako bat da, batez ere bere literatura eta egunkaria –Cherokee Phoenix (ᏣᎳᎩ ᏧᎴᎯᏌᏅᎯ, Tsalagi Tsulehisanvhi)– dituelako.[3]. Haren hiztunak Qualla Boundary eremuan (Cherokee, Ipar Carolina) eta Oklahomako zenbait konderritan bizi dira. Hala ere, galtzeko zorian[4] dagoela adieratzen dute zenbait ikertzailek.