Txibia arrunta | |
---|---|
Iraute egoera | |
Arrisku txikia (IUCN 3.1) | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Animalia |
Filuma | Mollusca |
Klasea | Cephalopoda |
Ordena | Sepiida |
Familia | Sepiidae |
Generoa | Sepia |
Espeziea | Sepia officinalis Linnaeus, 1758
|
Txibia arrunta edo txoko arrunta[1], edo txibia bakarrik, (Sepia officinalis) txibia espezieen artean handiena eta ezagunena da. 49 cm luze izatera irits daiteke eta 4 kg pisatzera[2]. Itsaso subtropikalekoak txikiagoak dira eta ez dira 30 cm baino luzeagoak[3].
Txibiak Atlantiko Ekialdean, Mediterraneoa, Ipar Itsasoan eta Baltikoan bizi dira gutxienenez, baina azpiespezie batzuk urrunago proposatu dira, Hegoafrikan adibidez. Hondarrezko eta lohizko hondoetan bizi da, 200 metroko sakoneran. Txibia espezie gehienak bezala, ur meheetan erruten dute[4].