Txingiz Aitmatov (kirgizeraz: Чыңгыз Айтматов, tʃɯŋˈʀɯs ɑjtˈmɑtəf ahoskatua; errusieraz: Чингиз Торекулович Айтматов) (1928ko abenduaren 12a, Sheker, Sobietar Batasuna – 2008ko ekainaren 10a, Nurenberg, Alemania[1]) sobietar idazlea izan zen, errusieraz eta kirgizeraz idatzi zuena. Kirgizistango literaturako oso figura ospetsua izan da.
Idazlea izateaz gain, Kirgizistanen enbaxadorea izan zen Europar Batasuna, NATO, UNESCO eta Beneluxerako.[1]