UEFA Euro 2024, Eurokopa 2024 edo UEFAren Europako Futbol Txapelketa 2024 UEFAko lau urtean behin egiten duten futbol txapelketaren 17. edizioa izan zen. Alemanian ospatu zen, 2024ko ekainaren 14tik uztailaren 14ra bitarte. 24 taldek hartu zuten parte, eta Georgiako futbol selekzio nazionalarentzat lehenengo Europako Futbol Txapelketa izan zen.
Hirugarren aldia izan zen Europako Futbol Txapelketa Alemanian ospatzen zena, eta bigarren aldia Alemaniaren birbateratzearen ostean, Mendebaldeko Alemaniak 1988ko txapelketa antolatu baitzuen, eta UEFA Euro 2020 ekitaldi multi-nazionaleko lau partida Munichen jokatu baitziren. Lehenengo aldiz Ekialdeko Alemania zenan jokatuko da partida bat, Leipzigen zehazki. UEFA Euro 2016tik ez zen ospatu txapelketari herrialde bakarreko egoitzarekin.
Aurreko txapelketa Italiako selekzioak irabazi zuen, Ingalaterraren aurka penaltietan finala irabazi ostean. Lehen partida Espainiak eta Kroaziak jokatu zuten. Lamine Yamal izan zen inoiz Eurokopa batean jokatu zuen futbolaririk gazteena, 16 urte eta 338 egunekin. Egun berean Albaniako Nedim Bajrami inoizko golik azkarrena sartu zuen Eurokopa batean, Italiaren aurka 23. segundoan sartuta.