|
Sailkapen zientifikoa |
|
Ugal-aparatua, ugaltze-aparatua, ugaltze-sistema[1] edo ernalkina[2] organismo baten ugaltze-aparatua, sistema genitala izenez ere ezaguna, sexu-ugalketan parte hartzen duten organo anatomiko guztiek osatutako sistema biologikoa da. Bizirik gabeko substantzia asko, hala nola fluidoak, hormonak eta feromonak, ugalketa-aparatuaren osagarri garrantzitsuak dira[3]. Organo-sistema gehienek ez bezala, espezie ezberdinen sexuek, askotan, desberdintasun handiak dituzte. Desberdintasun horiek bi gizabanakoen artean material genetikoa konbinatzea ahalbidetzen dute, eta horrek ondorengoen gaitasun genetiko handiagoa izateko aukera ematen du. Ugaltze funtzio horretaz gainera, gizakiek, maiz, plazera sortzeko erabiltzen dute[4].