Under Siege (euskaraz Setiopean), 1992ko Andrew Davis estatubatuar zinema zuzendariaren ekintza-thriller film bat da. Steven Seagal, Tommy Lee Jones eta Gary Busey aktoreek antzeztu zuten.
Seagalek antzeztutako film arrakastatsuena da, bai etekin ekonomiko nahiz kritikari dagokionez, gainera Soinu edizio onenaren Oscar Saria (John Leveque eta Bruce Stambler) eta Soinu onenaren Oscar Sariaren (Donald O. Mitchell, Frank A. Montaño, Rock Hart eta Scott D. Smith) izendapenak ere jaso zituen.
Arrakasta horri esker Under Siege 2: Dark Territory (1995, Setiopean 2: Lurralde Iluna) jarraipena izan zuen.