Ur-jauzia fenomeno geologiko bat da, ur ibilgu bat garaiera batetik amiltzen denean gertatua.
Ur-jauziak sortzeko, urak arroka gogor baten gainetik joan behar du, eta ibaiak eta gertakari geologiko batek sortutako amildegia aurkitu (faila bat, haustura bat edo bestelakoa). Oro har, azpian dagoen arroka multzoa goikoa baino bigunagoa bada, urteen joan-etorrian higatu eta ur-jauzia gero eta garaiagoa egingo da: aldatuz doaz (bai urtaro batetik bestera, bai denboraren ondorioz), eta hainbat sailkapen dituzte, formaren arabera.