Urrezko ahari larrua greziar mitologian, Krisomallo hegodun ahariaren larrua zen. Jason eta argonauten istorioan agertzen da. Hauek, ahari larruaren bila abiatu ziren, Jason, Tesalian, Iolkosen tronura igo zedin. Istorio hau oso antzinakoa da (Homeroren garaian oso ospetsua zen K.a. IX.-VIII. mendeak), eta, beharbada, K.a. XIII. edo XIV. mendekoa da, eta, beraz, forma ezberdinetan kontserbatzen da, euren artean, xehetasunen batzuk aldatzen direlarik. Modu honetan, istorioaren beranduagoko bertsioetan, aharia, Poseidon eta Temistoren (ez hain sarri, Nefele) semea zela esaten zen.
Atamantek, Beoziako Orkomeno hiriko erregeak, lehen emaztetzat Nefele hodei jainkosa hartu zuen. Honekin, Hele eta Frixo izeneko bi seme izan zituen. Beranduago, Inotaz maitemindu eta honekin ezkondu zen. Ino Kadmoren alaba zen. Ino bere semeordeetaz jeloskor zegoen eta haiek hiltzea pentsatu zuen. (Bertsio batzuen arabera, Atamante, Frixo sakrifikatzea gosete batekin amaitzeko modu bakarra zela konbentzitu zuen.) Nefele edo bere izpiritua, umeei agertu zitzaien, urrezko artilea zuen hegodun ahari batekin. Umeek, ahariaren gainean eserita ihes egin zuten, baina Hele erori eta ito egin zen, gaur egun, Helesponto edo Dardanelos izeneko itsasartean. Ahariak onik eta salbu eraman zuen Frixo Kolkidaraino. Frixok, orduan, aharia sakrifikatu eta bere larrua zuhaitz batetik zintzilikatu zuen (batzuetan, haritz bat), Aresi sagaraturiko baso batean, non herensuge batek zaindu zuen. Han egon zen Jasonek bereganatu zuen arte. Aharia, Aries konstelazioan bihurtu zen.