Our website is made possible by displaying online advertisements to our visitors.
Please consider supporting us by disabling your ad blocker.

Responsive image


Vareia

Vareia
Vareiako aztarna erromatarrak
Aztarnategi arkeologiko infotaula
Eskualde historikoHispania
Erromatar Inperioko probintziakHispania Tarraconensis
Conventus iuridicusKomentu zesaraugustoarra
Koordenatuak42°27′39″N 2°24′24″W / 42.46082°N 2.40657°W / 42.46082; -2.40657
Map
Historia
GaraiaK.a. I mendea
UzteaK.o. V mendea
KulturaBeroiak, Erromatarrak

Vareia beroien antzinako hiria eta Zesaraugustoar komentuko hiria izan zen. Erromatar konkista aurretik Vianako La Custodia aztarnategian egon zen, eta erromatar inperioaren menpe geratu zenena, lekualdatu zuten, eta gaur egun, Logroño hiriko Varea auzoan topatu dira haren aztarnak[1]. 1994an Kultur Ondasuna izendatua izan zen Logroñoko Varea[2][3][4].

Beroien hiriburua izan zen eta erromatarren garaian ibai portu garrantzitsua bihurtu zen; Ebro ibaiaren sorreratik gertuen zegoen merkatalgunea izan baitzen[5]. Erromatar garaiko Vareiatik galtzada garrantzitsuak ateratzen ziren, iparraldeko eta goi-ordokiko hiri garrantzitsuenak Mediterraneoko hiriekin harremanetan jartzea ahalbidetuz.

  1. (Gaztelaniaz) «Vareia» Cultura y Turismo (Noiz kontsultatua: 2021-04-22).
  2. «Vareia | artehistoria.com» www.artehistoria.com (Noiz kontsultatua: 2021-04-22).
  3. «Vareia - Inicio - Diccionario Tesauro de Historia Antigua y Mitología» www.tesaurohistoriaymitologia.com (Noiz kontsultatua: 2025-01-19).
  4. «Cecas | Moneda Ibérica» monedaiberica.org (Noiz kontsultatua: 2025-01-19).
  5. «MUSEO DEL PUERTO FLUVIAL DE CAESAR AUGUSTA» aragonromano.ftp.catedu.es (Noiz kontsultatua: 2021-04-22).

Previous Page Next Page






Vareia Catalan Vareia Spanish

Responsive image

Responsive image