Artikulu honek erreferentziak behar ditu. Hemen erreferentzia egiaztagarriak gehituz lagun dezakezu. |
Vasili Vasilievitx Kandinski[oh 1] —errusieraz: Василий Васильевич Кандинский— (Mosku, Errusiar Inperioa, 1866ko abenduaren 16agreg./abenduaren 4ajul. - Neuilly-sur-Seine, Ile-de-France, Frantzia, 1944ko abenduaren 13a) margolaria eta pinturaren teorikoa izan zen, XX. mendeko artistarik ospetsuenetako bat; izan ere, pinturan abstrakzioaren aitzindari izan zen.
Moskun jaio zen, familia aberats batean. Txikitatik, gurasoek musikarekiko maitasuna irakatsi zioten, eta horrek eragina izan zuen gero haren lanean. Kandinskyk ikusi zuen musikak ez zuela zertan gai ezaguterraz bati lotuta egon erantzun emozional bat sortzeko, eta hausnarketa horretatik ondorioztatu zuen pinturak musikak bezain abstraktua izaten saiatu behar zuela. Haren lanetako batzuk arte modernoko lehenengo lan erabat abstraktuen artean daude. Koloreak, formak eta lerroak kontu handiz hautatuta, Kandinskyk uste zuen baieztapen plastiko unibertsalak sor zitzakeela, eta ikusleei artistaren barne-ikuspegia ezagutarazi. Errusian trebatu zenetik, eta Alemanian eta Frantzian emandako aldi oparoetan barna, Kandinskyk erakutsi zuen jakin-min intelektual handia zuela eta etengabe forma berriak bilatzen zituela.[1]
Diotenez, Kandinskyk sinestesia zuen; hau da, entzuteaz gain, kolore gisa ikusi ere egin zitzakeen soinuak. Artistak koloreei buruzko teoria konplexuak garatu zituen koloreek emozioak eta musika-instrumentuen soinuak gogora ekartzeko duten moduari lotuta. Adibidez, Kandinskyk uste zuen gorriak indarra, energia eta poza iradokitzen zituela, eta tronpetaren soinuarekin ere lotzen zuen kolore hori.[1]
Aipuaren errorea: <ref>
tags exist for a group named "oh", but no corresponding <references group="oh"/>
tag was found