Our website is made possible by displaying online advertisements to our visitors.
Please consider supporting us by disabling your ad blocker.

Responsive image


Volgako batelarien abestia

Volgako batelarien abestia
Fiodor Xaliapinen, Ivan Rebroffen, Glenn Millerren, Alexandrov Taldearen, Ural cossacks choir (en) Itzuli eta Boris Christoffen musika-lana
Egilea(k)Fiodor Xaliapin, Ivan Rebroff, Glenn Miller, Alexandrov Taldea, Ural cossacks choir (en) Itzuli eta Boris Christoff
Argitaratze-data1917
Ezaugarriak
Egile-eskubideakjabetza publiko
Volvako batelarien abestia, 1902ko Feodor Txaliapinen grabazioa
Ilya Yefimovitx Repinen Gabarra garraiolariak Volgan margolana

Volgako batelarien abestia (errusieraz: Дубинушка, baina Эй, ухнем! gisa ezaguna, [Ey, ukhnem!, "hi, tirazak"], behin eta berriz errepikatzen den zatia dela eta) Errusiako abesti tradizional oso ezaguna da. Mily Balakirevek jaso zuen eta 1866ko bere folk abestien liburuan argitaratu. Burlakek edo gabarra-garraiolariek abesten zuten Volgan. Balakirevek, hala ere, apalaldi bakarrarekin argitaratu zuen, gaur egun kantatu ohi den lehenengoa. Hurrengo bi bertsoak beranduago gehitu ziren. Ilya Repinen margolan ezaguna, Gabarra garraiolariak Volgan Tsarren Errusian bizi ziren burlak horiek islatzen ditu.

Abestia Feodor Txaliapinek egin zuen famatu, eta hortik aurrera kontzertu askotako abesti ezaguna izan da, batez ere ahots baxua duten gizonentzat. Glenn Millerrek egin zion jazz moldaketa 1941an abestirik salduena izan zen AEBn. Alexander Glazunov konpositore errusiarrak bere "Stenka Razin" lanaren zati bat abesti honetan oinarritu zuen. Manuel de Falla espainiar konpositoreak abesti honen moldaketa bat idatzi zuen, Canto de los remeros del Volga (del cancionero musical ruso) izenarekin argitaratua 1922an. Lan hau Ricardo Baeza diplomazialariaren enkarguz egin zuen, Nazioen Ligan aurkeztu eta diru laguntza lortzeko Lehen Mundu Gerran errefuxiatutako bi milioi errusiarrentzat. Igor Stravinskik orkestrarako moldaketa bat ere egin zuen.


Previous Page Next Page