Wallis eta Futuna | |||
---|---|---|---|
Frantzia | |||
Ereserkia | |||
Marseillesa | |||
Administrazioa | |||
Izen ofiziala | Wallis-et-Futuna | ||
Estatu burujabe | Frantzia | ||
ISO 3166-2 | FR-WF | ||
Hiriburua | Mata-Utu | ||
Zatiketa | |||
Geografia | |||
Koordenatuak | 14°18′07″S 178°06′34″W / 14.30181°S 178.10932°W | ||
Azalera | 274 km² | ||
Punturik altuena | Mont Puke (en) | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 11.558 (2018) −639 (2013) | ||
Dentsitatea | 42,18 bizt/km² | ||
Hizkuntza ofiziala | frantses, Futunan (en) eta Wallisian (en) | ||
Ordu eremua | UTC+12:00 | ||
wallis-et-futuna.pref.gouv.fr |
Wallis eta Futuna[1][2] (fakauvea eta fakafutuna[3] hizkuntzetan Uvea mo Futuna, frantsesez ofizialki Wallis-et-Futuna) bi uharteditan banatuta dauden jatorri bolkanikoko uharte batzuek osaturiko Polinesiako lurraldea da. Administratiboki Frantziaren menpeko itsasoz haraindiko kolektibitate (Collectivité d'outre-mer, COM) edo elkartea da.
Ozeaniako uharte-nazio honetako auzokide guztiak polinesiarrak dira: Tuvalu ipar-mendebaldera, Rotuma mendebaldera, Fiji hego-mendebaldera, Tonga hego-ekialdera, Samoa ekialdera, Tokelau ipar-ekialdera eta urrunago iparralderantz Kiribatiko Rawaki edo Fenix uharteak ditu.