Wayne's World (euskaraz Waynen Mundua) 1992ko Penelope Spheeris estatubatuar zinema zuzendariaren umorezko filma bat da. NBC telebista kateko Saturday Night Live saioan aireratu ohi zen Mike Myers aktore eta umoristaren izen berdineko Wayne's World umorezko ikuskizunean oinarritua dago. Bertan, Mike Myers, Dana Carvey, Rob Lowe eta Tia Carrere aktoreek antzeztu zuten.
1993an Wayne's World 2 izeneko jarraipena izan zuen.