|
Artikulu honek erreferentziak behar ditu. Hemen erreferentzia egiaztagarriak gehituz lagun dezakezu. |
Woody Allen |
---|
(2011) |
|
Jaiotzako izen-deiturak | Allan Stewart Konigsberg |
---|
Jaiotza | Bronx, 1935eko azaroaren 30a (89 urte) |
---|
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
---|
Talde etnikoa | estatubatuar judua |
---|
Lehen hizkuntza | ingelesa |
---|
|
Aita | Martin |
---|
Ama | Nettie Königsberg |
---|
Ezkontidea(k) | Harlene Susan Rosen (1956 - 1959) Louise Lasser (1966 - 1970) Soon-Yi Previn (1997 - |
---|
Bikotekidea(k) | |
---|
Seme-alabak | |
---|
Haurrideak | |
---|
|
Heziketa | New Yorkeko Unibertsitateko Tisch Arte-Eskola Midwood High School (en) New Yorkeko Unibertsitatea |
---|
Hizkuntzak | ingelesa |
---|
|
Jarduerak | film-zuzendaria, komediantea, zinema aktorea, gidoilaria, zinema ekoizlea, klarinete-jotzailea, antzerkigilea, abeslaria, karaktere aktorea, kazetaria, idazlea, musikagilea, errealizadorea, aktorea, autorea eta produktorea |
---|
Altuera | 163 zentimetro |
---|
Enplegatzailea(k) | New School |
---|
Lan nabarmenak | |
---|
Jasotako sariak | |
---|
Kidetza | Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia Writers Guild of America, East (en) Arte Ederren Akademia (Frantzia) |
---|
Musika instrumentua | Klarinetea |
---|
Diskoetxea | Capitol Records |
---|
|
Erlijioa | judaismoa agnostizismoa |
---|
|
woodyallen.com |
|
|
Woody Allen, jaiotzako izen-deiturez Allen Stewart Königsberg[1] (New York, Ameriketako Estatu Batuak, 1935eko abenduaren 1a) zinema zuzendaria, gidoilaria eta aktorea da, bai eta umoregilea ere. Hamasei urterekin hasi zen umoregile lanetan eta ia konturatu ere egin gabe telebista eta irratietako umoristekin lanean hasi zen. Allenek familia judua zuen, eta horrek ere markatu du bere bizitza.[2][3]
Bere lanean, maniaz betetako gizona da: filmaren amaierako kreditu-tituluetan beti erabiltzen du letra-mota bera, bere filmetan ez da inoiz agertzen "swing"aren urrezko garaiaren osteko abestirik. Zaletasunik handiena bere bandarekin New Yorkeko hotel batean astelehenero klarinetea jotzea da. Zenbait kontzertu ere eman ditu munduan zehar.
Bere arerioek azken filmetan ideia errepikakorrak erabiltzea eta arrazista izatea ere leporatzen diote, baina hala ere, bere film gehienak oso arrakastatsuak izaten dira, batez ere Europan.
Woody Allen New York hirian bizi izan da beti, eta bere lanagatik edo kontzerturen batengatik ez bada, ez zaio batere atsegin bere hiritik kanpo egotea.
- ↑ (Ingelesez) «Woody Allen | Biography, Movies, & Facts | Britannica» www.britannica.com (Noiz kontsultatua: 2022-10-14).
- ↑ (Ingelesez) Malley, JP O’. «Woody Allen bio spotlights cinematic nebbish’s life and loves» www.timesofisrael.com (Noiz kontsultatua: 2022-10-14).
- ↑ «Woody Allen» Berria (Noiz kontsultatua: 2024-05-05).