Our website is made possible by displaying online advertisements to our visitors.
Please consider supporting us by disabling your ad blocker.

Responsive image


Xahr-e Qumis

Xahr-e Qumis
Kokapena
Estatu burujabe Iran
ProbintziaSemnan
Koordenatuak35°57′42″N 54°02′15″E / 35.9617°N 54.0375°E / 35.9617; 54.0375
Map

Qumis (persieraz: قومس‎; pehlevieraz: 𐭪𐭥𐭬𐭩𐭮‎Kōmis), Hekatompilos (antzinako grezieraz: Ἑκατόμπυλος; persieraz: صددروازه‎Saddarvazeh) ere deitua, antzinako hiri bat zen, k.a. 200. urtean Partiar Inperioko hiriburua izan zena. Grezierazko Hekatompilos toponimoak "ehun ate" esan nahi du, eta persierazko terminoak esanahi bera du. Titulua ohiko lau ateak baino gehiago zituzten hirietarako erabiltzen zuten. Hobeto uler daiteke "ateanitzeko" bezala. Aditu gehienek egungo Xahr-e Qumisen kokatzen dute antzinako hiria, mendebaldeko Khorasango Qumis eskualdean.[1]

Alexandro Handiak bertan pasa zuen K.a. 330. urteko udan, eta Seleukotar Inperioaren parte bihurtu zen hil ondoren. Parni leinuak k.a. 237 inguruan hartu zuen hiria, eta Partiar Inperiooko lehen hiriburuetako bat bihurtu zuen. Zenbait idazle klasikok, Estrabon, Plinio eta Ptolomeo barne, partiar errege hiria bezala aipatzen zuten, nahiz eta partiarrek, garai ezberdinetan, hainbat hiri "hiriburu" bezala erabili zituztela zirudien.

Qumis 856an gertatutako lurrikara batek suntsitu zuen, eta ziurrenik ondoren bertan behera utzi zuten. Antzinako hiri honen kokalekuak, gaur egun, Xahr-e Qumis (persieraz: شهر قومس‎) du izena, Semnan eta Damghan artean, Semnan probintzian.

  1. Cohen, Getzel M.. (2013). The Hellenistic Settlements in the East from Armenia and Mesopotamia to Bactria and India. University of California Press, 211 or. ISBN 978-0-520-95356-7..

Previous Page Next Page






Hecatòmpilos Catalan Schahr-e Qumis German Εκατόμπυλος Greek Qumis, Iran English Hecatompylos Spanish صددروازه FA Shahr-e Qumis French Ecatompilo Italian ヘカトンピュロス Japanese Szahr-e Ghumes Polish

Responsive image

Responsive image