Zefalea | |
---|---|
![]() | |
Deskribapena | |
Mota | mina zantzu klinikoa |
Espezialitatea | neurologia |
Arrazoia(k) | entzefalopatia |
Tratamendua | |
Erabil daitezkeen botikak | meprobamato, butalbital (en) ![]() ![]() |
Identifikatzaileak | |
GNS-10 | R51 |
GNS-9 | 339 eta 784.0 |
DiseasesDB | 19825 |
MedlinePlus | 003024 |
eMedicine | 003024 |
MeSH | D006261 |
Zefalea edo buruko mina buruko intentsitate aldakorreko sentipen mingarri gisa definitzen da. Garunak ez du minik ematen, eta, beraz, sentipen mingarria zainetako sinu handiek, meningeek, duramadreko arteriek eta inguruko gainerako egiturek eragiten dute.[1]
Zefaleak nerbio sistemako nahasmendu ohikoenetariko bat dira. Munduko prebalentziari dagokionez, %50 ingurukoa da helduen artean (18-65). Helduen erdiek eta hiru laurdenek zefalea bat jasan dute azken urtean, eta talde horren %30ek edo gehiagok migraina izan du.[2]
Eskualdeen aldaketak gorabehera, zefalea adin, arraza, diru-sarrera maila eta eremu geografiko guztietako pertsonei eragiten dien mundu mailako arazoa da.[2]