Zeloma behe-mailako zizareen gainetiko metazooen gorputz-barrunbe edo barrunbe peribiszerala da; eskuarki epitelioz tapizatuta egoten da eta ongi garatuta dagoenean digestio-erraien eta gorputz-pareten artean espazio zabal bat eratzen du.[1] Zeloma duten animaliei zelomatu diogu.
Enbriogenesian blastozele ondoren agertzen da.