Our website is made possible by displaying online advertisements to our visitors.
Please consider supporting us by disabling your ad blocker.

Responsive image


Zenbakizko kontrol

CNC Tornua.

Zenbakizko kontrola dezimala makina-tresnen automatizazio-sistema bat da, eta garai bateko eskuzko aginteen aldean(zeinak palaken eta bolanteen bidez eragiten ziren), biltegiratze-ingurune batean programatzen diren komandoek eragiten dute.

Lehenengo zenbakizko kontroleko makinak 1940 eta 1950 urteetan egin zituzten. Eraldatutako motorrak zituzten makinetan oinarritzen ziren eta beraien manduak automatikoki lan egiten zuten, txartel zulagailu baten argibideak jarraituz. Hasierako erregulazio-mekanismo hauek oso azkar garatu ziren ekipo analogiko eta digitalekin. Mikroprozesadoreak merkatzeak eta txikitzeak elektronika digitala orokortu du makina-tresnan, eta honekin, honako terminoak etorri dira: zenbakizko kontrol dezimala, ordenagailu bitartezko zenbakizko kontrola, ordenagailuko zenbakizko kontrola edo zenbakizko kontrol informatizatua, ordenagailurik ez zuten makinetatik desberdintzeko.Gaur egun, zenbakizko kontrola terminoa erabiltzen da sistema mota hauei buruz hitz egiteko, ordenagailuarekin nahiz ordenagailu gabe.

Sistema honek industria irauli du mikroprozesadoreen merkatzearen eta CNC makinen programazioaren sinplifikazioaren eraginez.


Previous Page Next Page