Our website is made possible by displaying online advertisements to our visitors.
Please consider supporting us by disabling your ad blocker.

Responsive image


Zetta

Zetta- (ikurra Z) Nazioarteko Unitate Sisteman 1021 faktore bat adierazten duen aurrizki bat da. 1991an onartua izan zena.
1021 = 1.000.000.000.000.000.000.000 = mila trilioi

Zetta hitza latinezko septem zenbakitik dator. Horregatik aukeratu zen 1000 zenbakiaren zazpigarren potentzia izendatzeko, 10007 zenbakiaren berdina delako. Hepta aurrizkia erabili izan zen lehenago 1991n Zetta onartu zen arte. Grezierazko ἑπτά (hepta) hitzetik zetorren beste hori, "zazpi" ere esan nahi duena.

Informatikan, komunikazioetan aritzen garenean mila trilioi adierazteko erabiltzen da, bitaren aurrizki moduan erabiltzen denean eskuarki, (Zettabit edo Zb). Hala ere, zuzen hitz eginda, RAM memoriako biltegiratze-sistemekin, zetta batek 270 = 10247 esan nahi du.

Adibideak:

  • Lurra planetako atmosferaren masa 5 zettagramokoa da (ggb)
  • Itsasoko uren bolumena 1,369 zettalitrokoa da (ggb)
  • Avogadroren zenbakia hau da: 602.2 Zmol. Hau da, edozein substantziazko mol batean 6.022 × 1023 molekula daude.
  • Esne-bidearen diametroa 0,9 eta 1,7 zettametroren artekoa dela estimatzen da (Zm).

Previous Page Next Page








Responsive image

Responsive image