Zezen plaza bat zezenketak egiteko erabiltzen den plaza da. Orokorrean biribilak dira, nahiz eta karratuak diren kasuak ere badiren. Europako zirkuaren antzeko egitura eta funtzioak dituzte eta bereziki ugariak dira Espainia, Frantzia eta Hego Amerikan.