Ziazerba | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Plantae |
Ordena | Caryophyllales |
Familia | Amaranthaceae |
Leinua | Anserineae |
Generoa | Spinacia |
Espeziea | Spinacia oleracea |
Datu orokorrak | |
Gizakiak ateratzen dizkion produktuak | spinach (en) |
Ziazerba edo espinaka (Spinacia oleracea) Amaranthaceae familiako landare belarkara jangarria da. Jatorriz Asia erdialde eta hego-mendebaldekoa da. Iberiar Penintsulan arabiarrek sartu zuten XI. mende inguruan eta handik Europa osora hedatu zen.
Landare urterokoa da (gutxitan biurterokoa), 30 cm-ko altueraraino hazten dena. Negua jasan dezake eskualde epeletan. Hosto txandakatuak ditu, sinpleak, obalo-formakoak edo triangelu-formako oinarridunak, tamaina aldakorrekoak (2-30 cm luze eta 1-15 cm zabal). Hosto handiak landarearen oinarrian agertzen dira eta txikiak gorago. Nabarmentzen ez diren loreak dauzka, berde-horiak, 3-4 mm-ko diametroa dutenak.