Our website is made possible by displaying online advertisements to our visitors.
Please consider supporting us by disabling your ad blocker.

Responsive image


Ziklo historikoa

Sakontzeko, irakurri: «Irlandar mitologia»

Ziklo Historikoa edo Erregeen Zikloak Irlandako literaturako Antzinaroko eta Erdi Aroko testu multzo bat da. Erdi Aroan, Irlandako bardo edo gorteko olerkarien eginkizuna izan ohi zen babesle zituzten erregeen familia eta genealogiaren historia erregistratzea, olerkien bidez. Mitologia eta —neurri handiagoan edo txikiagoan— historia nahasten zituzten. Ateratzen ziren kontakizunek Ziklo Historikoa delakoa osatzen dute, edo zuzenago esanda Zikloak, beren artean independente diren kontakizun sailak baitira.

Ziklo Historikoan ageri diren erregeak mitologikoak eta historikoak dira. Adibidez, Labraid Loingsech errege ia mitologikoa ageri da, K. a 431. urtean Irlandako errege nagusia (Ard Rí) izan omen zena; bestalde, erabat historikoa den Brian Boru erregea ere ageri da. Hala ere, Ziklo Historikoan loria eta ospe gehien duen kontakizuna Buile Shuibhne («Sweeneyren beroaldia») delakoa da, hitz lauz eta neurtitzez osatutako XII. mendeko ipuina.

Suibhne (edo Sweeney) Dál nAraidi erresumako erregea zen. San Ronanek madarikatu egin zuen, eta erdi gizon erdi hegazti itxurako izaki bihurtu zen. Bere bizi guztia basoetan bizitzera kondenatua izan zen, bere gizaki lagunetatik ihesi. Kontakizun horrek orainaldiko irlandar olerkari askoren irudimena piztu du.


Previous Page Next Page






Historischer Zyklus German Cycles of the Kings English Ciclo de los Reyes Spanish Cycle historique French Scéalaíocht na Ríthe GA Siklus Para Raja ID 열왕 대계 Korean Ciclo histórico Portuguese

Responsive image

Responsive image