Ziklomotor | |
---|---|
two-wheeler (en) , motorcycle based vehicle (en) eta intermediate vehicle (en) | |
Ziklomotorra edo motor-bizikleta[1] bi eta hiru gurpileko ziklomotorrek eta kuatriziklo arinek osatzen duten kategoriako edozein ibilgailua da.[2] Ziklomotorra motordun ibilgailua da, normalean gasolinazkoa, motozikleten azpiko ezaugarriak (potentzia, zilindrada, gehieneko abiadura) dituena.[3] Barne-errekuntzakoa bada, zilindrada 50 zentimetro kubikotik beherakoa da[4] eta eraikuntza bakoitzeko gehienez ere 45 km/h-ko abiadura hartzen du.[3]