Our website is made possible by displaying online advertisements to our visitors.
Please consider supporting us by disabling your ad blocker.

Responsive image


Zitara

Zitara
Kale musikara bandura bat jotzen, ukrainar zitara mota bat
Tafelberg zitara

Zitara pultsatutako harizko musika tresnen familiako harizko musika tresna bat da.

Hala, lauta bezala bikoteka afinaturiko punteaturiko hari metalikozko musika tresna bat ere deitzen da, baina, laudak ez bezala, atzealdea laua duena, gitarra bezala. Hain zehazki ere, gitarra hitza zitaratik dator. Antzinakoago izen bat, italierazko citole da (D. G. Rossettik, bere "Aukeratutako dontzeila" izeneko olerkian, musika tresna ezberdinak direla dioen arren). Ingelesezko beste izen bat, gittern kasu, dirudienez, ez da zitarari buruzkoa, baizik eta gitarrarentzako antzinako izen ingeles bat dela (edo antzeko beste musika tresna batentzat).

Zitara, belaunetan, mahai batean eusten den eta punteatzen den harizko musika tresna bat ere bada. Hariren batzuk, zapalduak izan daitezke (egungo gitarretan bezala), eta beste batzuk, altuera finko bat dute eta laguntzeko erabiltzen dira. Europa Erdialdeko musika tresna folkloriko bat da. The Third Man filmeko soinu banda, Anton Karasek konposatu eta interpretatua, garai guztietako jatorrian zitararentzako idatzitako lanik ezagunenetako bat da.

Ez da sitarrarekin nahastu behar, masta luze bat eta hari kopuru aldagarri bat dituena eta beste talde ezberdin batekoa dena, lautena).

Gaur egun, trapezoide forma du, eta bere hari kopurua, 20 eta 30 bitartean dago. Zi batekin jotzen da. Biolina baino handiagoa da, tamaina ezberdinekoak dauden arren.

Datu bitxi bezala, musika tresna hau, Venezuelan, eraikitzaile ezberdinek ezagutzera eman zuten, soilik musika ikasketa tresna bezala, Harpa Bidaiari izen komertziala jasoz, izen honen sortzea, Hugo Blanco konposatzaile eta musikari venezuelarrari ematen zaiolarik.

Yuri Landmanek Moodswingerra sortu du, hirugarren zubidun eta 12 haridun zitara elektriko erresonante bat.


Previous Page Next Page






قانون (عائلة آلات وترية) Arabic Cítara AST Zitha BAR Цытра BE Цитра Bulgarian Cítara Catalan Citera Czech Sither CY Citar Danish Zither German

Responsive image

Responsive image