Ziurgabetasuna edo ziurreza etorkizuneko gertakizunei buruz dagoen zorizkotasunari eta ezjakintasunari erreferentzia egiten dion terminoa da. Terminoa gauzatutako baina emaitzak ezagunak ez diren gertakizunei buruzkoa ere izan daiteke. Diziplinen arteko zehar kontzeptua da, hala nola ekonomian, ingeniaritzan, psikologian eta fisikan erabiltzen dena, eta beraz filosofian ere aztertzen dena. Ziurgabeak diren gertakizunen inguruan beste hainbat kontzeptu sortzen dira, hala nola arriskua eta probabilitatea.