10 (filma) | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1979 |
Izenburua | 10 |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | komedia erromantikoa |
Iraupena | 122 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Grabazio lekua(k) | Malibu |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Blake Edwards |
Gidoigilea(k) | Blake Edwards |
Antzezlea(k) | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Blake Edwards Tony Adams (en) |
Konpainia ekoizlea | Orion Pictures |
Edizioa | Ralph E. Winters (en) |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Henry Mancini |
Argazki-zuzendaria | Frank Stanley |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Mexiko eta Los Angeles |
Historia | |
Nominazioak | |
10 edota 10 (Hego Euskal Herrian Emakume Perfektua eta Ipar Euskal Herrian Bera) 1979ko Blake Edwards estatubatuar zinema zuzendariaren maitasun komedia filma bat da. Bertan, Dudley Moore, Julie Andrews, Robert Webber, Dee Wallace eta Bo Derek aktoreek antzeztu zuten. Filma honek Dudley Moore eta batez ere Bo Derek aktore ederra mundu osoan ezagun eta superizar bilakatu zituen, Bo Derek baita sex symbola ere.
Filmak Oscar Sarietarako bi izendapen jaso zituen, nahiz eta bat bera ere irabazi ez izan: Jatorrizko soinu banda onenaren Oscar Saria (Henry Mancini) eta Jatorrizko abesti onenaren Oscar Saria, azken hau Henry Mancinik konposatu eta Robert Wellsek abestutako It’s Easy to Say ("Esatea Erraza Da") abestiari esker. Urrezko Globo Sarietarako bost izendapen ere jaso zituen, horietako bat bera ere irabazi ez zuelarik.
Filmaren izenburua George Webber (Dudley Moore) protagonistak bere emakumeen 1etik 10erako zerrendan Bo Derek aktoreak antzeztutako pertsonaia 11 bat dela aipatzean datza, hots, bere ustez emakume perfetua. Filma honetako eszenarik ezagunena Bo Dereken pertsonaia hondartza zehar lasterketa joan eta Dudley Moore aktorearen pertsonaia hura begira ahozabalik gelditzen denekoa da.