1923ko Irlandako Estatu Askeko hauteskunde orokorrak abuztuaren 27an egin ziren, estatu horretan egindako bigarrenak. Dáil Éireanneko 153 kideetatik 152 hautatu zituzten. Kide horiek irailaren 19an bilduziren, Kontseilu Betearazleko lehendakaria hautatzeko. Cumann na nGaedheal alderdi ofizialistak, Sinn Féinen Itunaren aldeko fakziotik sortutakoak, gehiengo soila lortu zuen 153 aulkietatik 63rekin, gehiengo absolututik nahiko urrun, baina gobernu-koalizio bat osatu ahal izan zuen. Bigarren, Éamon de Valeraren Alderdi Errepublikanoa geratu zen, Sinn Féinen Itunaren aurkako fakziotik sortua. Irlandako gerra zibila amaitu eta berehala hautatu zuten. Diputatu errepublikano askok, gerraren galtzailea ordezkatzen zutenek, kartzelan jarraitzen zuten hauteskundeetan eta hauteskundeen ondoren.