| |||
Datu orokorrak | |||
Lasterketa | 29. Frantziako Tourra | ||
Etapak | 27 | ||
Datak | uztailak 4 – 1935.eko uztailak 28 | ||
Luzera | 4.338 km | ||
Herrialdea | Frantzia Suitza Monako | ||
Irteera-lekua | Paris | ||
Helduera-lekua | Paris | ||
Parte-hartzaileak | 93 | ||
Amaitu dutenak | 46 | ||
Emaitzak | |||
Txapelduna | Romain Maes (Alcyon-Dunlop) | ||
Txapeldunordea | Ambrogio Morelli | ||
Hirugarrena | Félicien Vervaecke (Alcyon-Dunlop) | ||
Eskalatzailerik onena | Félicien Vervaecke (Alcyon-Dunlop) | ||
Talderik onena | Belgika | ||
◀1934 | 1936▶ | ||
Dokumentazioa |
1935eko Frantziako Tourra Itzuli Handi honen 29. edizioa izan zen. 1935eko uztailak 4tik 28ra ospatu zen, 21 etapatan banatutako 4338 kilometroko ibilbidea eginez. Etapa horietatik hamairugarrena, hamalaugarrena, hamazortzigarrena, hemeretzigarrena eta hogeigarrena bi sektoretan banatuak egon ziren.
14 taldetan banatutako 93 txirrindularik parte hartu zuten edizio honetan, horietatik proba 46k amaitu zutelarik.
Edizio tragikoa eta istripuz betea izan zen 1935eko hau. 7. etapan Gustave Danneels eta aurreko edizioaren garailea izan zen Antonin Magne auto batek harrapatu zituen eta, ondorioz, proba utzi behar izan zuten. 12garrenean Jules Merviel kamioi batek harrapatu zuen, larriki zauritua geratu zelarik, eta, azkenik, Francisco Cepeda espainiarra hil zen Col du Galibier jeisten ari zenean.
Garailea izan zen Romain Maesek proba, batez beste, 30,65 kilometro orduko abiaduran bete zuen.
Félicien Vervaecke izan zen mendiko sailkapenaren garailea, eta Belgikako taldeak irabazi zuen taldekako sailkapena.