1989ko iraultzak | |
---|---|
Mota | revolutionary wave (en) |
Honen parte da | Gerra Hotza |
Denbora-tarte | 1989ko martxoaren 9a - 1992ko apirilaren 27a |
Data | 1989 |
Herrialdea | People's Republic of Bulgaria (en) , Alemaniako Errepublika Demokratikoa, Hungariako Herri Errepublika, Poloniako Herri Errepublika, Socialist Republic of Romania (en) eta Txekoslovakiako Errepublika Sozialista |
Honen ondorioa | Sobietar Batasunaren desegitea |
1989ko iraultzak Europako ekialdeko herrialdeetan sobiet gisako komunismoa boteretik kendu zuen mugimendua izan zen.
Gertaerak Polonian hasi ziren, eta Hungariara, Ekialdeko Alemaniara, Txekoslovakiara, Bulgariara eta Errumaniara hedatu ziren. Gobernu komunista Errumanian baino ez zen modu bortitzean uzkaili. Txinaraino iritsi zen nahigabea, Tiananmen Plazako protestekin.
Albaniak eta Jugoslaviak komunismoa 1991n utzi zuten, eta bigarrena 5 estatutan zatitu zen 1992rako: Eslovenia, Kroazia, Mazedonia, Bosnia-Herzegovina eta Jugoslavia Errepublika Federala (Serbia eta Montenegro). Sobietar Batasuna 1991ren bukaeran desegin zen, eta emaitza Errusiaren eta beste 14 nazioren sorrera (edo birsorrera): Armenia, Azerbaijan, Bielorrusia, Estonia, Georgia, Kazakhstan, Kirgizistan, Letonia, Lituania, Moldavia, Tadjikistan, Turkmenistan, Ukraina eta Uzbekistan. Ondorioak beste herrialde urrunetan ere sumatu ziren. Hala, sozialismoa Kanbodian, Etiopian edo Mongolian bertan behera geratu zen. SESBan komunismoa desagertzean Gerra Hotza amaitutzat jo zen.