2003 Rugby World Cup | |
Egoitza | Australia |
---|---|
Datak | 2003ko urriak 10-azaroak 22 |
Parte-hartzaileak | 20 |
Ikusleak | 1.837.547 (38.282 partidako) |
Datuak | |
Txapelduna | Ingalaterra |
Txapeldunordea | Australia |
Hirugarrena | Zeelanda Berria |
Laugarrena | Frantzia |
Puntugile onena | Jonny Wilkinson (ENG, 113 pt) |
Entsegugile onena | Doug Howlett (NZL, 7) Mils Muliaina (NZL, 7) |
Webgunea | www.rugbyworldcup.com |
Aurretik: 1999ko Munduko Errugbi Kopa Ondoren: 2007ko Munduko Errugbi Kopa |
2003ko Munduko Errugbi Kopa (ingelesez: 2003 Rugby World Cup) gizonezkoen 5. Munduko Errugbi Kopa izan zen. Australian jokatu zen, 2003ko urriaren 10etik azaroaren 22ra, eta 20 taldek parte hartu zuten. Ingalaterrak eskuratu zuen Webb Ellis kopa, finalean Australiari 20 eta 17 irabazita;[1] Europako selekzio batek lorturiko aurreneko Munduko Kopa izan zen. Zeelanda Berria hirugarren gelditu zen, eta Frantzia laugarren.[2]
Txapelketan, oro har, joko ikusgarria izan zen. Jokatutako 48 partidatan, 2.835 puntu egin zituzten eta 332 entsegu. Bataz beste, beraz, 59 puntu eta ia 7 entsegu partidako. Partida batean eginiko entsegu kopuruan ere marka ondu zen: 22 Australiak. Ingalaterrak luzaroan eginiko lanaren fruitua jaso zuen, Webb Ellis kopa irabazita. Izan ere, ingelesen jarduna eredugarria izan zen aurreko lau urteetan. 1999tik 2003ra jokatutako partidetatik, 41 irabazi egin zituen eta soilik bost galdu. [2]