2010eko Munduko Futbol Txapelketa FIFA World Cup South Africa 2010 | |
---|---|
Antolatzailea | FIFA |
Egoitza(k) | Hegoafrika |
Hasierra | Ekainaren 11 |
Bukaera | Uztailaren 11 |
Taldeak | 32 |
Asistentzia | 3.178.856 |
Goleatzailea | Thomas Müller 5 |
Txapelduna | Espainia |
Txapeldunordea | Herbehereak |
Hirugarrena | Alemania |
Webgunea |
2010eko Munduko Futbol Txapelketa 2010eko ekainaren 11 eta uztailaren 11ren artean Hegoafrikako hainbat hirietan ospatu zen nazioarteko futbol txapelketa izan zen. 19. Munduko Futbol Txapelketa izan zen. Txapelketa hura, Afrika kontinentean jokatu izan den Historiako lehenengo Munduko Kopa bihurtu zen. Partiduak Hegoafrikako hainbat hiritan jokatu ziren, eta finala aldiz, Johannesburgeko Soccer City estadioan.
Edizio hartan 204 selekziok hartu zuten parte, Hegoafrika barne. Horietatik 32 selekzio izan ziren ekainaren 11n hasi zen azken fasea jokatu zutenak, 4 taldetako 8 multzotan banaturik.
Lehiaketako maskota, Zakumi izeneko ile berdeko leopardoa izan zen.