| |||
Datu orokorrak | |||
Lasterketa | 109. Frantziako Tourra | ||
Txapelketa | UCI World Tour 2022 2.UWT | ||
Etapak | 21 | ||
Datak | uztailak 1 – 2022.eko uztailak 24 | ||
Luzera | 3.349,8 km | ||
Herrialdea | Frantzia Danimarka Belgika Suitza | ||
Irteera-lekua | Kopenhage | ||
Helduera-lekua | Paris | ||
Taldeak | 22 | ||
Parte-hartzaileak | 176 | ||
Amaitu dutenak | 135 | ||
Bataz besteko abiadura | 42,106 km/o | ||
Emaitzak | |||
Txapelduna | Jonas Vingegaard (Jumbo-Visma) | ||
Txapeldunordea | Tadej Pogačar (UAE Team Emirates) | ||
Hirugarrena | Geraint Thomas (Ineos Grenadiers) | ||
Puntukako sailkapena | Wout van Aert (Jumbo-Visma) | ||
Eskalatzailerik onena | Jonas Vingegaard (Jumbo-Visma) | ||
Gazte onena | Tadej Pogačar (UAE Team Emirates) | ||
Saiatuena | Wout van Aert[1] (Jumbo-Visma) | ||
Talderik onena | Ineos Grenadiers | ||
◀2021 | 2023▶ | ||
Dokumentazioa |
2022ko Frantziako Tourra Itzuli Handi honen 109. edizioa izan zen. 2022ko uztailaren 1ean Kopenhagen hasi zen,[2] Grand Départ Copenhagen Denmark deitu zuten Grand Départ delakoarekin, eta uztailaren 24an Parisen amaitu zen, tartean txirrindulariek ezarritako 21 etapa egin zituztelarik.
Garailea Jumbo Visma taldeko Jonas Vingegaard daniarra izan zen. Sailkapen orokorrean gailentzeaz gain, bi etapa garaipen lortu zituen. Honekin batera, UAE Team Emirates taldekoTadej Pogačar esloveniarra eta Ineos Grenadiers taldeko Geraint Thomas galestarra igo ziren podiumera.
Lehenbiziko euskalduna, Movistar taldeko Ion Izagirre gipuzkoarra izan zen, sailkapen orokorreko berrogeigarren postuan amaitu zelarik.