24 orduak euskaraz

24 orduak euskaraz
Jatorria
Argitaratze-data1976
Izenburua24 orduak euskaraz
Ezaugarriak
Hizkuntzaeuskara
Emanaldia
Jatorrizko igorleaHerri Irratia

24 orduak euskaraz 1976ko martxoaren 27an aurrera eraman zen ekimenaren izenburua zen. Donostia, Loiola, Iruñea eta Bilboko Herri Irratiek, Elizaren hegalpean, egun osoko euskarazko irratsaioa egin zuten. Jardunaldia burutzeko Donostiako Anoetako belodromoan une hartako euskal kantaren abeslari eta talde garrantzitsuenekin kontzertu erraldoia egin zen. Jose Luis Zumetak diseinatu zuen “24 orduak euskaraz“en kartela.[1] "Ekitaldiaren izenari erreparatuz gero, bada azpimarratu beharreko ñabardura bat: “24 orduak euskaraz“, ez “24 ordu euskaraz“. Hogeita lau orduak, gaur, bihar eta etzi, beti eta jarraian, euskaraz. Aldarrikapena zen artean helburu hori."[2]

Ekimen hau euskal komunikabideen historia kolektiboan mugarri izan zen.[3][4]

  1. https://www.argia.eus/efemerideen-kanala/24-ordu-euskaraz-irratsaioa-egin-zuten-gipuzkoako-hiriburuko-belodromoan
  2. Elixabete Garmendia, "Euskara irratian hedabide berri bat euskerarentzat", 1932-2002. Euskara hegaz: euskal irratiak 80 urte., 46 or. [1]
  3. https://sustatu.eus/1459321390829
  4. https://www.argia.eus/efemerideen-kanala/24-ordu-euskaraz-irratsaioa-egin-zuten-gipuzkoako-hiriburuko-belodromoan

24 orduak euskaraz

Dodaje.pl - Ogłoszenia lokalne