27. Oscar Sarien ekitaldia 1955eko martxoaren 30ean Hollywoodeko Pantages Antzokian egin zuten 1954. urtean zinemagintzan egindako lanik onenak saritzeko. Aurkezleak Bob Hope eta Thelma Ritter izan ziren, azken hau New Yorketik, eta Estatu Batuetan NBC telebistak eman zuen.