3D betaurreko


3D ikuskizuna, Zürich OpenAir 2012

3D betaurrekoak pantailan bi dimentsiotakoak diren zenbait irudi hiru dimentsiotan ikusteko aukera ematen diguten betaurrekoak dira. Betaurreko mota edozein izanda ere, 3D efektua bista engainatuz lortzen da, begi bakoitzak gauza ezberdin bat ikus dezala eginez (kasu honetan, erabilitako 3D betaurreko motaren araberakoa izango da). Begi bakoitzak irudi ezberdin bat ikusten duen arren, garunak irudi biak jaso eta bakar batean bihurtzen ditu sakontasun sentsazioa lortuz, hiru dimentsioko sentsazioa.

Gaur egun, sistema auto-estereoskopikoari esker 3D betaurrekoak ez dira beharrezkoak 3D proiekzio bat ikusteko. Hala ere, hauek beharrezkoak izango dira 3D proiekzio sistema estereoskopikoetan.


3D betaurreko

Dodaje.pl - Ogłoszenia lokalne