7 Eskale

7 Eskale
Datuak
Musika motarock eta contemporary folk music (en) Itzuli
Urteak1994—1998
Produkzioa
Diskoetxea(k)Gaztelupeko Hotsak
GOR Diskoak
Unai Iturriaga
Igor Elortza
Josu Zabala Ajuriagerra

7 Eskale edo Zazpi Eskale, Unai Iturriagak, Josu Zabala Ajuriagerrak eta Igor Elortzak, 1994an sortutako musika taldea da. Basauriko Trintxera elkartean elkartu ziren lehen aldiz hiru lagun hauek eta beste hiru musikariren laguntzaz, pobreziaren aurkako astean emanaldi bat burutu zuten. Emaitza ona irten zela ikusita, taldea osatzea erabaki zuten zazpigarren pertsona batekin eta horrela sortu zen 7 Eskale. Horrela, Euskal Herri osoan zehar kontzertuak ematen hasi ziren AEKren laguntzaz.

1995eko urtarrilaren 20an, Berrizko Lorentzo Records estudioetan sartu ziren beraien lehen diskoa grabatzeko (Bertso berriak pobreziari jarriak). Disko honetan, musikari askoren laguntza izan zuten. Hala nola, Balerdi Balerdi taldeko kideak, Karlos Agirreurreta "Mahoma" edota Bixente Martinez bezalako musikariek hartu zuten parte grabazioan. Diskoa kaleratu eta kontzertu birari ekin zioten. Bira hau, 1996ko apirilean amaitu zuten, Bilboko Kafe Antzokian.

Urte horretan, berriz ere estudioan sartu ziren beste disko bat grabatzeko asmoz. Oraingoan, Mekoletan Josu Zabalak zuen estudioan hasi ziren grabatzen. Grabazio honetan ere, musikari askok lagundu zien. Diskoa, 1997an kaleratu zen Gaztelupeko Hotsak zigiluaren bitartez eta Barrenkaleko bluesak izena jarri zioten.

Taldearen agurra, 1998ko maiatzean etorri zen, Bilboko Kafe Antzokian izan zen emanaldi batean. Honen ostean, Iturriaga, Elorza eta Zabala berriz elkartu ziren, Gu Ta Gutarrak taldea sortzeko.


7 Eskale

Dodaje.pl - Ogłoszenia lokalne