Abando (barrutia)

Artikulu hau Bilboko barrutiari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Abando».

Abando (6)

Plaza Biribila.
Herrialdea
Probintzia
Udalerria
 Euskal Herria
 Bizkaia
Bilbo
Auzoak Abando, Indautxu, Abandoibarra eta Uribitarte
Azalera 23 km²
Garaiera 1,17 m
Biztanleria 51.696 (2006)

Abando Bilboko 6. barrutia da. Ibaizabal ibaiaren mendebaldean kokatuta dago. Iparraldean Basurtu-Zorrotzako barrutiarekin, ekialdean Ibaizabal ibaiarekin, mendebaldean Alonsotegiko udalerriarekin eta hegoaldean Ibaiondoko barrutiarekin egiten du muga. Barrutiak guztira 213,90 hektareako azalera dauka, eta 51.696 biztanle (2005).

Barrutia auzo hauetan banatua dago: Abandoko eta Indautxu. Abandoko barrutia Bilboko erdigunetzat har dezakegu, ingelesez esaten den "Central Business District CBD". Banku eta bestelako finantza enpresek bertan dute egoitza. Horrez gain, dozenaka denda eta merkataritza gune aurki ditzakegu Abandon.

Hiriaren erdigunea beti ari da eraberritze prozesuan. Horren adibide dira, Abandoibarra eta Uribitarteko gune berriak. Azken urteetan luxuzko etxebizitza berrien eraikuntza zabaldu da On Diego Lopez Harokoa Kale Nagusiaren[1] inguruan, eta lurpeko aparkaleku berrien eraikuntza, Jado plaza eta Campuzano plazan esaterako.

  1. Bilboko kaletegia, Bilboko Udalaren webgunean

Abando (barrutia)

Dodaje.pl - Ogłoszenia lokalne