Abetxuku | |
---|---|
Euskal Herria | |
Abetxuku herria muinotxo baten gainean dago, N-1 errepidearen alboan. | |
Kokapena | |
Herrialdea | Araba |
Udalerria | Gasteiz |
Geografia | |
Koordenatuak | 42°52′32″N 2°40′45″W / 42.87554°N 2.67924°W |
Garaiera | 524 m |
Abetxuku (ofizialki Abetxuko) Arabako herria da, Gasteizko udalerrian kokatuta dago eta kontzeju izaera du. Aldi berean, Gasteizko auzo bat ere bada. Udalerriaren ipar-ekialdean kokatua, oraindik hirigunetik aparte dago, Arriaga-Lakuatik bananduta. Zadorra ibaiaren iparraldean (eskuineko bazterrean) dagoen Gasteizko auzo bakarra da.
Oraindik garbi samar bereiz litezke Abetxuku herrixka eta Abetxuku auzo berria. Auzoa eraikuntza modernokoa den bitartean, herri zaharrak oraindik mantentzen du berezko fisionomia.